Belodromoan salduko dira azkenekoak 2009-11-23

Bukatzear daude finalerako sarrerak

Igandean izango da azkeneko finalaurrekoa, Donostiako Antonio Elortza Belodromoan. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga ariko dira bertan.
 Bukatzear daude Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. Igande honetan jokatuko da azkenekoa, Donostiako Antonio Elortza Belodromoan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Aitor Sarriegi
 Uxue Alberdi
 Arkaitz Estiballes
 Iñaki Gurrutxaga

 Gaiak jartzen Saroi Jauregi ariko da.

 Azkeneko finalaurreko honen ondoren jakingo da ze zazpi bertsolarik kantatuko duten finalean Andoni Egañarekin batera.

 Finalerako sarrerak agortzear daude. Dagoeneko 14 000 txartel daude salduta eta Belodromo saioan salduko dituzte azkenak. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu