Hamargarren edizioa izango da aurtengoa 2009-11-24

Xalto sariketa jokatuko da larunbatean Goizuetan

Goizean bi kanporaketa izango dira eta finala arratsaldeko 18etan izango da. Hamalau bertsolari gazte ariko dira kantuan.
 Larunbat honetan izango da Xalto sariketaren hamargarren edizioa, Goizuetan. Nafarroako bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea da sariketaren helburua. Gaur egun bi urtetik behin jokatzen da txapelketa, Mariano Izeta sariketarekin txandakatuz. Hamalau bertsolari ariko dira kantuan, bi taldetan banatuta. Honako hauek dira parte-hartzaileak:

 Aimar Karrika
 Joseba Beltza
 Alazne Untxalo
 Egoitz Gorosterrazu
 Eneko Lazkoz
 Iker Gorosterrazu
 Ioar Tainta
 Jon Elizetxe
 Oier Lakuntza
 Saioa Alkaiza
 Iñaki Aleman
 Josu Sanjurjo
 Jose Luis Barberia "Zili"
 Joseba Zabaleta

 Bertsolari guztiak dira 1993a baino beranduago jaioak

 Goizean bi kanporaketa jokatuko dira, sei eta zortzi bertsolarirekin. 11etan hasiko dira saioak, Goizuetako Udaletxeko Ganbaran. Honako lan hau egin beharko dute bertsolariek:

 -Gai orokorrarekin bertso bana
 -8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
 -Hitza emanda bertso bana

 Behin kanporaketak jokatuta, sei bertsolari sailkatuko dira finalerako. Finala leku berean izango da, arratsaldeko 18etan. Honako lan hau egin beharko dute sailkatuek:

 -8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
 -8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
 -Kartzela: 8ko txikian bi punturi erantzun eta gaia emanda bakarka bi bertso

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu