Txapelketa 2009-11-27

4.500 sarrera salduta daude Belodromorako

Igandean jokatuko da Txapelketako azken finalaurrea Belodromoan eta dagoeneko 4.500 sarrera salduta daude. Aretoak 6.500 inguruko aforoa du. BEC-erako azken 300 sarrerak ere bertan izango dira, kanpoko takillan.
Igandean jokatuko da Txapelketako azken finalaurrea Belodromoan eta dagoeneko 4.500 sarrera salduta daude. Aretoak 6.500 inguruko aforoa du. Azken finalaurrean, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Uxue Alberdi, Aitor Sarriegi, Iñaki Gurrutxaga eta Arkaitz Estiballes arituko dira bertsotan. BEC-erako azken 300 sarrerak ere Belodromoan bertan izango dira salgai, 15:00etatik aurrera, kanpoko takillan. Belodromo barruan jarriko zirela zabaldu arren, kanpoko takillan jarriko dira eta baitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza