Kultur etxean, iluntzeko 20etan 2009-11-27

Ostikalariak izango da gaur Garesen

Iñigo Ibarra, Julen Zelaieta, Julio Soto eta Jon Elizetxek kantatzen dute ikuskizun berezi honetan. Gaiak Fernando Anbustegik jartzen ditu. Bertsoa, musika eta futbola uztartzen ditu ikuskizun honek. Bertsolariez gain Muthiko Alaiak fanfarreak ere parte hartzen du bertan.
 Futbola eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna da "Ostikalariak". Gaur Garesen ikusteko aukera izango da, Kultur Etxean, iluntzeko 20etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Iñigo Ibarra
 Julen Zelaieta
 Julio Soto
 Jon Elizetxe

 Gaiak jartzen Fernando Anbustegi ariko da.

 Ikuskizun honetan, bertsoez gain, musikak ere izango du bere lekua. Muthiko Alaiak fanfarreak ere parte hartuko du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza