Bertsopaper lehiaketa 2007-06-18
ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen da:
-Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2007an 14 betetzen ez dituztenentzat)
-Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2007an gutxienez 14 urte eta gehienez
18 urte betetzen dituztenentzat).
-Helduen maila: 1988an edo aurretik jaiotakoentzat.
LANAK
-Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
-Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.
GAIA
-Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia: “GOIERRIKO BERTSO ESKOLAK 25 URTE”
-Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
ARGI-BERRI Elkartea
(Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
Gipuzkoa kalea 15-behea
20240 ORDIZIA
EPEA
Lanak 2007ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidera.
BALDINTZAK (guztien bete beharrekoak)
-Bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
-Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira.
-Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
-Beste gutun azal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data)k helbidea, telefono zenbakia, e.a. (NAN-ren kopia bidaltzea gomendagarria da).
-Bertsoak ordenadore edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
-Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
-Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua, izen buruaren ondoan
zehaztea.
SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).
Gaztetxoek:
1.ak: 200 euro
2.ak: 100 euro
3.ak: 50 euro
Gazteek:
1.ak: 300 euro
2.ak: 200 euro
3.ak: 100 euro
Helduek:
1.ak: 500 euro
2.ak: 400 euro
3.ak: 300 euro
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.
SARIBANAKETA
2007ko irailaren 9an egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.
INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo, behar izanez gero, telefono zenbaki honetara dei
dezakezue: 649011262 (Aitor).
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24