Ein leike elkartea eta Mendaroko Udalaren eskutik 2026-03-18

Txirristaka bertsopaper lehiaketa abian da

Txirristaka bertsopaper lehiaketa abian da
Lanak jasotzeko epea maiatzak 22 artekoa izango da.

Abian da V. Txirristaka Bertsopaper Saria Mendaroko Inleike Elkartearen eta Udalaren eskutik eta maiatzaren 22 arteko epea izango da lanak entregatzeko.

Hiru kategoria izango ditu: A, B eta C. Edizio honetan gaia librea izango da. Euskaraz idatzi beharko dira, neurri eta doinu librean.

A kategoria 2012an edo ondoren jaiotakoentzat izango da, eta Debabarrenekoek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Gutxienez bi bertso eta gehienez lau osatu beharko dituzte.

B kategorian, berriz, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek (biak barne) parte hartu ahal izango dute, eta lau bertso gutxienez eta gehienez zortzi sortu beharko dituzte. Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute. Azken bi edizioetan kategoria honetan lan gutxi jaso genituen tamalez. Kopuru horiek handitzea dugu helburu eta horregatik 15 eta 18 urte bitarteko gazteak parte hartzera animatu nahiko genituzke bereziki.

C kategorian, azkenik, 2007an eta lehenago jaiotakoek parte hartuko dute eta elkarrekin nolabaiteko batasuna duten 8-12 bertso osatu beharko dituzte. B sailean bezala, Euskal Herri osoko bertsozaleek parte hartu ahal izango dute hemen ere.

Kategoria bakoitzeko bi sari banatuko ditugu: 100 eta 50 euroko kultura bono bi A kategorian; 200 eta 150 euroko bi sari B kategorian; eta 1.000 eta 500 euroko beste bi C kategorian.

Lanak aurkezteko epea 2026eko martxoaren 23tik maiatzaren 22ra (biak barne) bitartekoa izango da.

Sari-banaketa 2026ko ekainaren 19an egingo da.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»