Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Final eder bat ateratzeko osagai guztiak daudela azpimarratu dute bertsolariek. Martxoak 3 Elkarteko ordezkariak bertsolarien transmisio lana nabarmendu du. Larunbatean 17:30etan da hitzordua. Sarrerak, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketako finala aurkeztu du gaur Arabako Bertsozale Elkarteak finala jokatuko Europa Biltzar Jauregian. Sei finalistak eta txapel emailea, Martxoak 3 Elkarteko kidea izan dira aurkezpenean, Uxue Diaz de Cerio antolakuntza arduradunak gidatuta.

Azken hiru txapeldunak eta hiru finalista berri elkartuko ditu Arabako finaleko oholtzak. Aspaldiko finalista berri gehiena. Bertsolariak gogotsu eta final on bat egiteko arduraz mintzatu dira. Finalerako bidean izandako presioak alde batera utzi dituztela adierazi dute hiru txapeldunek eta gogotsu datoz hiru berriak. Maddi Agirre (Gasteiz, 2005) da seikoteko gazteena eta Iñaki Viñaspre (Abetxuko, 1984) beteranoena. Seikotea osatuko duten beste lauak: Peru Abarrategi (Aramaio, 1997), Unai Anda (Ametzaga, 1999), Aroa Arrizubieta (Gastiez, 2001) eta Martin Abarrategi (Aramaio, 2001). Maddi Agirre sailkatu da finalera puntuazio altuenarekin. Txapelerako aukerak zabal-zabalik daude.

Martxoak 3 Elkarteko ordezkariak bertsolarien transmisio lana nabarmendu du.

Protagonisten adierazpena gutxi barru. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu