Gazteetan Jone Alberdi nagusitu da 2009-12-15
Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 9. edizioa jokatu da aurten. Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako lehiaketa da, eta honako hauek dira sarituak:
Nagusien mailan Aitor Mendiluzek eskuratu du sari nagusia “Nork ez du lorerik entzun?” lanarekin. Nikolas Zendoia gelditu da bigarren eta Jone Uria, berriz, hirugarren.
Gazteen mailan, 18 urtera artekoetan, alegia, Jone Alberdirentzat izan da txapela. “Bizitzaren bila” izaeneko lana idatzi du. Bigarren Ainhoa Mujika izan da eta Imanol Uria hirugarren.
Epaile lanetan Mirari Azula, Trino Azkoitia, Juanjo Respaldiza eta Joseba Santxo aritu dira.
Larunbat honetan banatuko dira sariak, urtero antolatzen den Ahobien Galaren barruan. Iluntzeko 19etan hasiko da emanaldia, Andres Isasi Musika Eskolan. Lehendabizi bertso-saioa egingo dute honako bertsolari hauek:
Aitor Sarriegi
Onintza Enbeita
Julio Soto
Jone Uria
Ondoren eskolako gazteenek emanaldia egingo dute, eta urtearen errepasoa ere egingo dute argazki bidez. Azkenik, sariak banatuko dira.
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu