Larunbatean jokatu zen Gabirian 2026-04-13

Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria

Maddi Agirrek irabazi du Osinalde Saria

Jexux Mari Irazu

Maddi Agirre Epeldek irabazi zuen 54. Osinalde Saria joan den larunbatean Gabirian. Epaileek eta publikoak bat egin zuten epaian. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Haira Aizpurua, Iruri Altzerreka, Eki Mateorena, Egiar Otegi, Maddi Agirre eta Janire Arrizabalaga, Ane Etxezarretak gaiak jarrita. Urtero gisa aurten ere Osinalde Elkartean 150 lagunetik gora bildu ziren finala jarraitzen. 



Bertso onenaren saria ere Gasteizera
Osinalde Sariko bertso onenaren saria ere Maddi Agirrek eraman zuen, zortziko txikian Iruri Altzerrekarekin egindako ofizioan kantatutako lehenengo bertsoagatik. Agirrek bigarren parte hartzea zuen aurten Osinalden eta lehenbiziko finala.

Osinalde Sariko bigarren postua Haira Aizpurua Ibargaraik eskuratu zuen. Saratarrak bi aldiz hartu du parte Osinalden eta bietan bigarren postua eskuratu du. Aurrekoan, publikoaren saria irabazi zuen. 

Bertsoa.eus-ek datorren astean jarriko du Osinaldeko hautaketa zabala. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu