Finala maiatzaren 30ean Aian 2026-04-28

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Herriartekoa azken txanpan sartu da eta erabakita gelditu dira finalaurrekoak jokatuko dituzten lau taldeak: Irun eta Oarsoaldeko Txingudi A taldea, Zumarraga-Urretxu 1, Debagoienako Leintz, eta Azpeitiko Zaharrak Berri.
Honenbestez, honela gelditu dira finalaurrekoak: Azpeitiko Zaharrak Berri Vs Leintz, maiatzaren 9an Oñatin; Txingudi Vs Zumarraga-Urretxu, maiatzaren 16an Tolosan. Finalaurrekoak maiatzaren 9an eta 16an jokatuko dira finalaurreak, Tolosan eta Oñatin.
Ostiralean eta larunbatean jokatu ziren final-laurdenetako saioak Hernanin eta Azpeitian. Hernanin, txinguditarrak gailendu ziren hernaniarrekiko jokoan; Azpeitian, etxekoak nagusi zarauztarren kontra.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza