Finala maiatzaren 30ean Aulestin 2026-04-28

Abian da Bizkaiko Eskolartekoa eta Amaiur Betanzos bilbotarra lehen finalista

Abian da Bizkaiko Eskolartekoa eta Amaiur Betanzos bilbotarra lehen finalista
Lau kanporaketa eta finala izango ditu. Atzo jokatu zen lehenbizikoa Bilbon eta bihar da bigarrena Durangon. Azken biak datorren astean, Muxikan eta Igorren.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa abian da eta atzo jokatu zen lehenbiziko saioa. Hamar bertsolari gazte aritu ziren kantuan Bilbon, Kirikiño Ikastolan: Adur Lopez, Amaiur Betanzos, Aimar Marcos, Aretx Elizaran, Ekhi Zuluaga, Emile Zabala, Helene Etxaniz, Joseba De Rueda, Libe Etxabe eta Oier Zugadi. 



Lan puntuagarriak eginda, Amaiur Betanzos gertatu zen irabazle eta Bizkaiko Eskolarteko finalean izango da. Berekin batean, Joseba De Rueda, Ekhi Zuluaga eta Aretx Elizaran sailkatu ziren azken fasera. 

Ondorengo hiru kanporaketak

    Apirilak 29, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan.
    Maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan.
    Maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza