Oñatin Larunbatean, Gaztelekun 18:00etan 2026-05-06

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa jokatuko da Oñatin larunbatean. Debagoienako Leintz taldea eta Azpeitiko Zaharrak Berri taldea ariko dira finalerako txartelaren bila.
Leintz taldean, Haizea Arana, Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar ariko dira bertsotan. Olatz Zuazubiskar da taldeko gai-jartzailea eta Larraitz Trojaola epailea. Azpeitiko Zaharrak Berri taldean, berriz, Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria ari bertsotan, Oihana Elduaien gai-jartzaile eta Oihana Aranguren epaile. Hitzordua Gaztelekun da, 18:00etan.
Bigarren finalaurrekoa maiatzaren 16an Tolosan
Gipuzkoako Herriarteko bigarren finalista Tolosan erabakiko da maiatzaren 16an: Txingudi eta Zumarraga-Urretxuko taldeak ariko dira lehian bigarren txartelaren bila.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu