Elizondon, Andoainen, Altzon eta Urnietan 2009-12-19

Lau bertso-afari izango dira gaur

Jon Elizetxe, Jexux Mari Irazu eta Erika Lagoma; Amaia Agirre eta Jokin Sorozabal; Ainhoa Agirreazaldegi, Sustrai Colina eta Imanol Lazkano eta Mañukorta eta Anjel Larrañaga ariko dira kantari.
 Larunbata izaki, lau bertso-afari izango dira gaur Euskal Herrian.

 Elizondon, Bertsoberriz zikloaren baitan, Berro auzoko elkartean ariko dira bertsolariak kantuan, iluntzeko 21etan. Jon Elizetxe, Jexux Mari Irazu eta Erika Lagoma jardungo dira Fernando Anbustegiren esanetara.

 Andoainen Irunberri elkartean izango da saioa iluntzeko 21etatik aurrera. Amaia Agirre eta Jokin Sorozabalek kantatuko dute.

 Altzon saio berezia izango da arratsaldean, "Olentzerotan jakinminez" izenekoa. Jexux Muruak aurkeztuta Imanol Lazkano, Ainhoa Agirreazaldegi eta Sustrai Colina ariko dira hitzaspertuan, udaletxean, arratsaldeko 19etatik aurrera. Ondoren, 21etan, afaria egingo dute Elordi elkartean.

 Azkenik, Urnietan ere bertso-afaria izango da. Mañukorta eta Anjel Larrañagak kantatuko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu