Bertso Agenda 2026-05-07

Jexux Mari Irazu
Hogei bertso saio inguru dakartza bertso agenda igandera bitartean. Maiatzak hitzordu berezia izaten du Bilbon, Udaberriko Bertso Saioak zikloarekin eta larunbat honetan izango da lehenengo hitzordua Santutxuko Karmelo plazan eguerdiz. Horrez gain, lagunarteko hainbat bertso saio Idiazabalen, Antsoainen, Astigarragan, Getxon eta Ezkion. Herri Urratsen ere bertsoak izango dira Senperen; Oñatin Gipuzkoako Herriarteko finalaurrekoa; Uztaritzen, Hernandorenako finala; Abadiñon, Traña-Matienako jaietako saioa; Ez da kasualitatea Muskitzen; Kanpomartxo Jaia Erandion eta Jaialdia Oiartzunen. Agenda xehea, hemen.