Gaurtik uztailera bitartean 2026-05-25

Hamabi bertso saio Bizkaiko adinekoen egoitzetan, gaur hasita

Hamabi bertso saio Bizkaiko adinekoen egoitzetan, gaur hasita

Bizkaiko zahar-egoitzetan bertso saioak eskaintzeko Adin-adin proiektua gaur arratsaldean abiatuko da Durangon Jose Mari Barandiarean Egoitzan. Denera, 12 saio egingo dira Bizkaiko beste hainbeste egoitzetan, Lankuren ekimenez eta Foru Aldundiak lagunduta. Gernikan, Diman, Ondarroan, Zeberion, Lekeition, Durangon, Otxandion, Leioan, Bermeon, Sondikan, Markina-Xemeinen eta Zornotzan izango dira saioak. Aurtengo ekimenak uztailaren 17an izango du azken saioa Otxandion. 

Belaunaldiarteko libreko saioa, binaka
Adin-adin proiektuan belaunaldi desberdinetako bi bertsolariren arteko libreko saioak izan ohi dira; bertsoek ez ezik, saioetan beren tokia izaten dute entzuleen interesekoa izan daitekeen istorioen kontakizuna, kantuak eta zuzeneko tratuak ere. Bizkaiko edizio honetan, aurten 20 bertsolari ariko dira kantuan: Jone Larrinaga, Xabier Amuriza, Janire Arrizabalaga, Juango Respaldiza, Arkaitz Estiballes, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Juan Mari Areitio, Aitor Bizkarra, Irune Basagoiti, Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Onintza Enbeita, Ibai Amillategi, Etxahun Lekue, Josune Aramendi, Iruri Altzerreka, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga.

14 urteko bidea, Lankuren eskutik
Proiektuaren urteetako esperientziak erakutsi du, egoitzetako ordezkariak hala esanda, bertsoak eta kantuak adineko pertsonen gogoa eta gaitasun kognitiboak pizteko eragin positiboa duela. Oso harrera beroa izaten dute saioek eta batez ere adineko pertsonen arreta azpimarratzen dute adituek. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu