Gazte Sariketak 2026-06-19

Jexux Mari Irazu
II. Lauaxeta Bertso Saria jokatuko da igandean Laukizen. Sariketa berria iaz jarri zuen abian Laukizko Udalak poeta eta ekintzaile euskaldunaren jaiotzaren urteurrenaren harira, Laukizen eta Mungialdean bertsolaritza sustatzeko helburuz. Iazkoa harrera beroa izan zuen eta eta urteroko maiztasunez antolatzeko bokazioz dator.
Sei bertsolari kantuan, saio bakarrera
Lauaxeta Bertso Saria saio bakarrera jokatzen da eta Xabat Illarregik irabazi zuen lehenengo edizioa. Aurten Ekhi Mateorena, Iruri Altzerreka, Martin Abarrategi, Araitz Katarain, Irantzu Idoate eta Andoni Rekondo ariko dira kantuan, Peru Irastortzak gaiak jarrita. Lauaxeta Kiroldegian da hitzordua, 18:00etam.