Kursaalean ospatuko da 2009-12-25

Urtarrilaren 30ean izango da Bertso Eguna

Urtero bezala, arratsaldean egingo da saio nagusia. Aurtengoa Jorge Oteizaren pentsaera eta ekarpenei lotua egongo da. Ondoren, afaria Kursaalean bertan egingo da.
 Urtero bezala, aurten ere, urtarrileko azkeneko larunbatean Bertso Eguna izango da. Urtarrilaren 30ean izango da ospakizuna, eta Hustubetehustu da aurtengoaren izenburua. Arratsaldean egingo da ekitaldi nagusia Kursaalean. Ekitaldia Jorge Oteizaren ekarpen eta pentsaerari lotuta egongo da. Ondoren, ohitura den bezala, Kursaalean bertan egingo da afaria.

 Aurtengoak berritasun bat dauka, ordea: Sarrerak internet bidez eskuratu ahal izango dira www.bertsosarrerak.eu helbidean. Bazkideek urtarrilaren 11tik 17ra sarrerak hartzeko lehentasuna izango dute. Urtarrilaren 18tik aurrera gainerako bertsozaleek ere izango dute aukera. Oraindik ez da jakinarazi ze bertsolarik hartuko duten parte.

 Nahi izanez gero azpian daude entzungai aurreko edizioetako zenbait saio.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu