Lanaren aitortza 2026-09-13

Juan Mari Areitiori, esker onez

Juan Mari Areitiori, esker onez
Juan Mari Areitio bertsolariari Durangaldean bertsoaren alde egindako urteetako lana eskertuko diote bertso eskolako kideek. Irailaren 19an izango da 'Basamakatzak urdinsagarrari: Areitiori esker onez' ekitaldia.

Ekitaldia irailaren 19an izango da Iurretako plazan, 12:30etatik aurrera. Bertan Juan Mari Areitiorekin batera gonbidatu bereziak izango dira.

"Ez da omenaldi bat, bere lana eta bertsolaritzan egindako ibilbidea aitortzeko eta eskertzeko ekitaldi bat baizik" adierazi dute Durangaldeko bertso eskolatik. 

Iurretako plazan Areitiorekin batera gonbidatu bereziak izango dira: Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Alaitz Areitio, besteak beste.