EHBT26 2026-09-22

Gaurtik aurrera, astero, asteburuko saioen iritzia izango da bertsoan

Hazparnetik Nafarroa Arenara bidean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioen inguruko iritziak batuko ditugu Bertsoa.eus-en Maddi Aiestaran Iparragirreren eta Erika Lagoma Pombarren eskutik.

Larunbatean ekin zitzaion bideari, Hazparnen. Bertsozalegoa dagoeneko begiak eta belarriak zabal-zabalik ari da jarraitzen Txapelketa, baita Maddi Aiestaran Iparragirre eta Erika Lagoma Pombar ere. Bikoa osatuta, txandaka, bertso saioen iritzi emaile lanetan arituko dira. Larunbateko saioen iritziak astelehenean argitaratuko ditugu, bertsoaldiekin batera; igandeko saioen iritziak asteartean, saioaren gainerako edukiarekin. Gaur argitaratu dugu lehena, Aiestaranek Hazparnetik egindakoa. Guztiak podcastak atal berrian bilduko ditugu,Iritziarena atalean.