Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Gure ondareari kantari
Urte batzuk badira nafar gobernuaren Cultur-Izan zikloaren barnean, bertso ondare izeneko saioak egiten ari direla. Larunbatean, hilak 26, Erronkariko Gayarre museoan izango da horretarako aukera.

Igotz Alkorta Irastortza

Bertso ibilbide historikoak egiten ez dira oraintxe hasiak. Ander Aranburu Arriola Lizarrako gai jartzaileak sarri gidatu ditu horrelakoak. “Hainbat urte daramatzagu Nafarroako museoetan bertso saioak egiten, eta baita kalean ere, ondare historikoari begirako bertso ibilaldiak gidatzen. Adibidez, aurtengo udan Iruñean, Nafarroako museoan ibilbide bat egin genuen bertan dauden 6 lan esanguratsu oinarritzat hartuz, museoa berritu eta ireki ostean”.

Ez ohiko saioak
“Saio bereziak izaten dira. Ez errazak gai jartzailearentzat. Museoko piezak ikertzeko, jakiteko lana hartu behar da eta gero hori gaira eraman. Baina emaitza politak atera izan dira”, azpimarratu du Aranburuk. Saio horien helburua da museo edo ondare leku ezberdinak ezagutaraztea, eta era berean, azpimarratzekoa da euskarak hartzen duen lekua, euskarazko materiala ere sortuz.
Larunbatekoa Erronkariko Julian Gayarre museo etxean izango da 12:00etan. “Gayarreri buruzko erakusketa iraunkorraz gain, atal batean erakusketa ibiltariak egiten dira. Iaz jantzien inguruko erakusketa bat zegoen eta aurten transhumantziari buruzko bat dago. Horren inguruan ardaztuko da saioa”, azaldu du Aranburuk. Patxi Buenok egingo ditu gai jartzaile lanak larunbatean eta Julio Soto eta Saioa Alkiza ariko dira bertsotan. Museo bat bertso bidez gozatzeko modua eskainiko duen saioa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta