Hazparnen kantatu zuten sei bertsolarien elkarrizketak, eskura
Bertsoa Euskal Herriko bertsolari txapelketako saio guztietan izango da, saioak eman duenaz kronika egin, bertsoaldiak grabatu eta bertsolarien hitzak jasotzeko. Hazparneko sei protagonistek esandakoak bildu ditugu.
Oro har, gustora ziren bertsolariak emandako mailarekin. HEMEN dituzue ikus-entzuteko moduan elkarrizketa guztiak. Asteburuan Altsasun eta Lekeition izango da Bertsoaren mikrofonoa.