Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Abian da Bilintx saria
Donostia eta bertsoa uztartuko ditu bigarren urtez Bilintx sariak. Donostian jaio, bertan bizi edo lan egiten duten oso bertsokera eta ibilbide ezberdineko 18 bertsolari batuko dira hiru saiotan.

Amarako Donosti-Berri elkartean izan da estreinekoa. "Aurten, hiru finalerdiak elkarteetan izango dira afalosteko formatuan, eta honela, Donostiako auzo gehiagotara heltzeko aukera dugu", azaldu dute Bilintxi Balantxatik. Egiar Otegi Torres, Manex Mujika Amunarriz, Antton Fernandez Lasa,Oier Etxeberria Zubimendi, Asier Ibarguren Amondarain eta Iker Uriarte Urrutia aritu ziren kantuan irailaren 25ean eta Oier Etxeberriak egin zuen aurrera. Gainontzekoek hurrengo saioetako emaitzen zain egon beharko dute. Hurrengo saioak Groseko Marruman eta ACD Aiete elkartean izango dira datozen bi ostiraletan.  20:30etan hasiko da afaria eta txartelak 20€tan eskuragai daude, erreserbatzeko 686.993.574 tf zenbakira deitu edo idatzi daiteke. Finala berriz urriaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, San Telmon.   

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta