Bizkaian ekimen berritzailea 2026-10-08

"Bertsolari gaztetxoenek finalistekin abesteko aukera ederra da Danon Plaza"

ander_elortegi_danon_plaza_elk.mp3.mp4
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak "Danon Plaza" egitasmoa jarri du abian bertsolari gaztetxo eta gazteei lehiatik aparteko plazak eskaini asmoz. Urriko lau ostegunetan bina saioa egingo dira. Ander Elortegi Bizkaiko Bertsozale Elkarteko proiektu arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

BBK bertsolari gazteen sariketarik ez da izango udazken honetan, 2027ko udaberrian egingo da. Aldaketa hori hutsune ez bihurtzeko helburuz eta bertsolari gaztetxo zein gazteei lehiatik aparte plazak eskaintzeko nahiarekin sortu da Danon Plaza. Zortzi plaza egingo dira urrian barrena Bizkaian, eta guztietan bost bertsolari ariko dira, 18 urtez azpiko bi, 18 eta 25 urte arteko bi eta Bizkaiko finalista bat. Gaur, urriak 8, hasiko da egitasmoa Larrabetzuko eta Markinako saioekin eta Bizkaiko zortzi eskualdetan egingo dira saioak urria amaitu bitarte. Ander Elortegirekin egindako elkarrizketa entzun dezakezue orri honetan eta informazio gehiago nahi izatera Bertsozale Elkartearen Bizkaiko atalean kontsultatu dezakezue. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza