Loraldia Gaztea 2026-10-20

Peru Irastorza idazlea, Aner Peritz eta Maite Sarasola bertsolariak eta Peru Goioaga musikaria izango dira oholtza gainean. Irastorzak, emanaldiari izena ematen dion “Gero, aldiz, geroaldi” gogoeta literarioa ehundu du ikuskizun honetarako. Testu errezitaldiari, bertsoz erantzungo diote Aner Peritzek eta Maite Sarasolak. Eta giro horri musika jarriko dio Peru Goioagak. Sarrerak 5 eurotan daude eskuragarria loraldia.eus atarian.
Loraldia Gaztea proiektuaren helburua euskal kultura gazteen artean transmitititzeko bideak sortzea eta sortzaile berrien harrobia sustatzea da, egitasmoko arduradunek azpimarratu dutenez.