EHBT26-Lekunberri 2026-10-29
Lehen zenbakia egokitu zitzaion Amets Arzallus Antiari. Txapelketan ibilibide luzea egina duen arren, ez du akorduan azkena noiz egokitu zitzaion zenbaki hori. Ganbararik gabeko fasea izanik, eta zozketak lehena jarrita, oso azkar joan zitzaion saioaren aurreneko zatia. Ondoren ordea, bakarkakoa egin ostean, itxaronaldia luze egin zitzaiola esan digu, ostera hamarreko txikiko lanei ekin aurretik. Txapelketan mikrofonoan bezainbat jokatzen da atzean eserita, eta lan psikologiko horren garrantzia azpimarratu digu hendiarrak. Beteranoen sailean sartua, Euskal Herrikoan kantatzeak tratua dakarrela onartu arren, garaiotan mikrofono bat edukitzea pribilegio bat dela ere azpimarratu du, eta egungo arazoei, kezkei eta egoerei ilusioz eta gogoz kantatzeko prest da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. Bilbo izango du hurrengo geltokia. Bien bitartean, entzungai duzue Amets Arzallus Antiari egindako elkarrizketa.
EHBT26 2026-10-24
Igotz Alkorta Irastortza