Aramaioko Marixeka elkartean 2010-02-19

Gaur hasiko da Arabako Kuadrillen Arteko Txapelketa

Aramaio eta Izarrako Bertso-Eskola neurtuko dira. Aurtengo txapelketan bederatzi taldek eman dute izena. Hiru taldetxotan banatu dituzte hauek.
  Gaur hasiko da Arabako Txapelketa. Aurtengoa berezia da, Kuadrillen artekoa antolatu baitute. Hau da, taldekakoa izango da aurtengo lehia. Talde bakoitzean gutxienez 3 eta gehienez 6 bertsolari ariko dira. Eta, horiez gain, gai-jartzaile, epaile, idazkari, soinu-ekipo arduradunak, argazkilari eta kazetariak, sukaldariak eta trikitilariak ere izango dituzte taldeek. Honek esan nahi du 11 eta 14 kide artean izango dituztela, guztira ia 100 lagun, alegia.

 Txapelketarako 9 taldek eman dute izena. Horiek hiru multzotan banatu dituzte:

-ZUIA GORBEIALDEKO LIGA:
  -Elosuko Iturrigorri (Elosuko Txokoan)
  -Aramaio (Marixeka Soziedadean)
  -Izarrako Bertso-Eskola (Izarrako Frontoia Tabernan)

 -ALE LIGA:
  -Aiaraldeko Altubepekoak (Lezamako Txokoan)
  -Lautadako Sorginetxe (Zalduondoko Zeledon Txiki Elkarttean)
  -Errioxa (Oiongo Azkena Txokoan)

 -GASTEIZKO LIGA:
  -Gasteizko Kakiturri-Ehari (Kakiturri-Ehari Elkartean)
  -Gasteizko Muñoko Katuak (Gaztetxean)
  -Gasteizko Aizkorak zorroztu (Aizkora Tabernan)

 Gaur hasiko da txapelketa, Aramaioko Marixeka elkartean, iluntzeko 20:30etan. Aramaio eta Izarrako Bertso-eskola neurtuko dira bertan. Gaurkoaren ondoren, honako saio hauek izango dira:

 OTSAILAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Lautadako Sorginetxe
  Errioxa

 OTSAILAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Gasteizko Aizkorak Zorroztu
  Gasteizko Kakiturri-Ehari

 MARTXOAREN 5a, OSTIRALA afaria
  Aiaraldeko Altubepekoak
  Lautadako Sorginetxe

 MARTXOAREN 6a, LARUNBATA afaria
  Elosuko Iturrigorri
  Aramaio

 MARTXOAREN 12a, OSTIRALA bazkaria
  Izarrako Bertso-Eskola
  Elosuko Iturrigorri

 MARTXOAREN 13a, LARUNBATA bazkaria
  Gasteizko Kakiturri-Ehari
  Gasteizko Muñoko Katuak

 MARTXOAREN 26a, OSTIRALA afaria
  Gasteizko Muñoko Katuak
  Gasteiz Aizkorak Zorroztu

 MARTXOAREN 27a, LARUNBATA bazkaria
  Errioxa
  Aiaraldeko Altubepekoak

 APIRILAREN 11, IGANDEA
 Zigoitiko Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 18a, IGANDEA
 Araiako Andramari Aretoan
  Finalerdia

 APIRILAREN 25a, IGANDEA
 Amurrioko aretoan
  Finalerdia

 MAIATZAREN 8a, LARUNBATA bazkaria
 Gasteizko Auzolana Pilotalekuan
  Finala 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu