Andoni Egañak Zazpikari 2010-02-16

"Bertsolaritza ez da, edo behintzat ni ez naiz, kartako zerbait. Ni eguneko menua naiz"

 Amagoia Mujikak Andoni Egaña elkarrizketatu du Zazpikarako. Elkarrizketa sakona da, eta bertsolari zarauztarraren bizitza errepasatzen du. Andoni Egañak 1992an erabaki zuen Gasteizko Udaleko Kultur Sustatzaile lana utzi eta sormenetik bizitzea. Pausu "normala" izan zela dio Egañak: "ordurako urtean 150 saio egiten nituen eta ezin biak ondo egin. Horregatik erabaki nuen gutxien gustatzen zitzaidana uztea". Dena den, bertsolari ofizioa gogorra dela dio: "bulegoan egun txar bat disimulatzen errazagoa da, baina oholtzan disimulatzea ez da erraza".

 Dena den, Andoni Egaña berandu hasi zen bertsotan. "Ez dakit, agian beste batzuk hasi dira goiz... Bertso eskolek ekarri dute hori desberdin izatea. Maila handiko bertsolariak, 16-17 urterekin oraindik gutxi bizi izandakoak, eta bizitzen bertsotan egin ondoren ikasi dutenak. Nirea alderantziz izan da."

 Azkeneko Txapelketa Nagusian "dena" eman zuela onartzen du, eta ez du gehiegi kezkatzen txapelik irabazi ez izanak: "beste pare bat urtean berdintsu izango dela pentsatzen dut".

 Elkarrizketa osoa Zazpikan aurkituko duzue.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran