Josune Zabala-Mintzolako zuzendaria 2010-02-18

"Bertsolaritzan zer ikertu eta epailetza aztertuko ditu aurten Mintzolan, bi jardunaldietan

Josune Zabala Mintzolako zuzendariak 2010eko proiektu eta asmoen berri eman dio Bertsoa.com-i zuzenean egindako elkarrizketan.Bertsolaritzan zein ikerketa ildo landu eta epailetza aztertuko ditu aurten Mintzolak.Ahozko generoen diagnosia eta mapa ere egingo ditu, maiatzetik aurera hilero jardunaldiak antolatuko ditu Villabonan. Dagoeneko hiru ikerketa martxan ditu gazte hizkeraren inguruan. Aurrerantzean webgunea ere izango du
Josune Zabala Mintzolako zuzendariak 2010eko proiektu eta asmoen berri eman dio Bertsoa.com-i, zuzenean egindako elkarrizketan.Bertsolaritzan zein ikerketa ildo landu eta epailetza aztertuko ditu aurten Mintzolak.Ahozko generoen diagnosia eta mapa ere egingo ditu, maiatzetik aurera hilero jardunaldiak antolatuko ditu Villabonan. Dagoeneko hiru ikerketa martxan ditu gazte hizkeraren inguruan. Aurrerantzean webgunea ere izango du

Ahozko generoen diagnosia eta mapa
Ikerketari dagokionez, aurten Mintzolak ahozko generoen diagnosia egin eta horren mapa osatuko du, diagnosi horren gainean zehazki zer landu aztertzeko. Horretaz gain, eta finantziazioa iristen bada, beste ikerketa proiektuak ere lantzen hasteko asmoa du. Finantziazio hori lortzeko gestioak ere izango dira aurtengo zeregin garrantzitsuak.
Bertsolaritzaren eremuan, maiatzetik aurrera jardunaldi pare bat antolatzekoak ditu, Bertsozale Elkarteko Iker taldeak proposatuta. Puntu honetan Josune Zabalak aurrerapausotzat jo du Bertsozale Elkarteak ikerketa eragilea hartu izana ikerketa proiektuak gauzatzen eta martxan jartzen hasteko bidean (Karlos Aizpurua).

Ahozkotasuneren sarea diseinatzen, Xenpelarrekin batean
Mintzola sare gisa antolatzea eta ahozkotasunaren dokumentazio zentru erreferentziala izatea ere bazen hasierako erronka eta horretan ere ari da. Mintzolako zuzendaria eta Xenpelar Dokumentazioko arduraduna, Nere Erkiaga, ari dira elkarrekin sare hori deseinatzen eta antolatzen. Egitasmo honen helburuetako bat da ahozko generoak dokumentatzen dituzten zentroan biltzea edo Mintzolan bertan eskura izatea eduki horiek denak. Bertsolaritzaren eremuan sare horren helburua da, besteak beste, Aita Zabalaren funtsaren kopia bat behintzat Mintzolan izatea.

Jardunaldiak Maiatzetik, maiatzetik
Maiatzetik aurrera, hilero jardunaldiak antolatuko ditu Mintzolak Villabonan duen egoitzan, ahozko genero ezberdinen inguruan. Hilean bat eta batzuetan bi izango direla adierazi du Zabala zuzendariak. Jardunaldi horren barruan bertsolaritzak izango du tokia eta bi aspektu aztertuko dira: Ikerketaren zein ildo jorratu eta epailetza lana.

Gazte hizkeraz ikerketak martxan
Ikerkea aplikatua da Mintzolaren proiektuaren zutabeetako bat eta alor honetan dagoeneko badira hiru ikerketa martxan Zumaian, Azpeitian eta Tolosan gazte hizkeraren inguruan eta horien edukiak dagoeneko prestaketa lanetan den webgunean izango dira.

Aditu taldea
Mintzola proiektua eta ikerketa proiektuak garatzeko Josune Zabala lan-taldea osatzen ere ari da. Bere inguruan ahozko generoen gainean eta ikerketan eskarmetua duten aditu taldea izango du

Krisia
Krisiak Mintzola ere harrapatu du. Josune Zabalak aitortu du gaur egungo egoera ekonomikoak hasierako zenbait aurrikuspen eta proiektu beste egutegi batekin hartu beharra ekarri duela, baina, lanean gogotsu jarraitzeko grina ere azaldu du ikerlari errezildarrak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri