Sahararen aldeko jailaldia 2010-02-23

Elkartasuna eta bertso onak Andoainen

Sahararen aldeko bertso jaialdia izan zen ostiralean Andoianen, azken urteetako bideari jarraituz. Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Angel Mari Peñagarikano, Iker Alustiza eta Sustrai Colina aritu ziren kantari, Joxe Oiartzabalen esanetara. 250 entzule bildu ziren Bastero aretoan eta bertsolariek lan ona egin zuten. Oiartzabalek Aitor Sarriegi bakarka jarri zuen Oiartzabalek, bere ibilbidea eta finalean sartu izanren lorpenari begira. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zuen ekitaldia.
Sahararen aldeko bertso jaialdia izan zen ostiralean Andoianen, azken urteetako bideari jarraituz. Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Angel Mari Peñagarikano, Iker Alustiza eta Sustrai Colina aritu ziren kantari, Joxe Oiartzabalen esanetara. 250 entzule bildu ziren Bastero aretoan eta bertsolariek lan ona egin zuten.
Sahararen aldeko hitzak izan ziren ekitaldi hasieran eta bertsolariak Egunkariaren auziari kantari jarri zituen gaijartzaile andoaindarrak lehenengo txandan. Andoianen bertso-eskola berriro ere martxan da eta Aitor Mendiluzek hiru habanera bota zituen, Oiartzabalek kronika egiteko eskatuta. Beñat Gaztelumendi eta Anjel Mari Peñagarikanok jubilazioa 67 urtetara atzeratzearen gaian kantatu zuten, umorez, aita-semeen paperean. Entzuleek gogotik txalotu zuten saioa. Aitor Sarriegi bakarka jarri zuen ondoren, bere txapelketako lanari buruz, eta beasaindarrak lan ederra egin zuen. Colinak eta Gaztelumendik Athletik eta Realaren arteko gora-beherak ibili zituzten: Sustraik Reala lehen mailara igotzea nahi du, hartara datorren denboraldian Athletik-en sei puntu ziurtatuta omen ditu.
Horiek eta beste gai batzuk jorratu zituzten Andoianen ordubete eta berrogei minutuko saioan. Bihartik aurrera saioko bertso aukeratuak eta laburpen zabala izango dituzue Bertsoa.com plaza digitalean.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»