Durangoko Plateruenean iluntzeko 20etan 2010-03-04

Gaur hasiko da DF Bertsozale eskola

Andoni Egañak Txapelketa Nagusien errepasoa egingo du. 1986tik 2009ra bitarteko final guztietan egon da, eta horietan ikusi duen eboluzioaz ariko da zarauztarra.
 
 Gaur hasiko da, bigarrenez, DF Bertsozale Eskola. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dira saio guztiak. Aurtengo eskola 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari zuzenduta egongo da; ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dute Txapelketa.

 Gaur iluntzeko 20etan izango da lehenengo eskoa. Andoni Egaña ariko da hizlari lanetan. 1986tik Txapelketa Nagusiko finalista izan da zarauztarra, eta urte horietan ikusi duen bilakaera aztertuko du. Gaurkoaren ondoren, honako eskola hauek izango dira:

 MARTXOAREN 11, OSTEGUNA
 20etan Durangoko Plateruenan
  Unai Elizasu eta Maite Berriozabal ariko dira. Azkeneko Txapelketa Nagusian gai-jartzaile taldean izan ziren biak, eta gai-jartzaileen ikuspegitik landuko dute txapelketa.

 MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
 20etan Durangoko Plateruenan
  Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea jardungo dira. "Gara" eta "Berria"n beraiek aritu dira bertso-kritikari moduan. Azkeneko txapelketak bertsogintzari egindako ekarpena zein izan den aztertuko dute.

 MARTXOAREN 24a, ASTEAZKENA
 20etan Durangoko Plateruenan
  Eider Rodrigez idazlea eta Asier Altuna zinegilea. Biak bertsozaleak dira eta bertsogintzaz eta txapelketaz hitz egingo dute.

 Eskola guztiak internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira, honako blog honetatik: www.plateruena.net/bloga.

 Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi honako helbide honetara: kultura@plateruena.net. Izena eman nahi izanez gero bertara idatzi eta 15 euro ordaindu behar dira.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran