Alazne Untxalok eta Oihana Iguaranek osatuko dituzte Bederatzikoak 2010-02-26

Etxarri-Aranatz eta Baionako saioak emango ditu Hitza Jolasek

Larunbatean Andoain eta Usurbilgo bertsoaldi onenak emango dituzte eta Julio Sotori elkarrizketa egingo diote. Igandeko programa Baionako saioak hartuko du.
 Astero bezala, asteburu honetan ere Hitza Jolas programa izango da entzungai Euskadi Irratian. Larunbatean eta igandean ematen dute saioa, eguerdiko 14etatik 15etara, Xabier Sukiak aurkeztuta.

 Larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketak hartuko du tarterik handiena saioan. Alde batetik, joan zen asteburuan Etxarri-Aranatzen jokatutako finalaurrekoaren berri emango dute. Honela gelditu zen sailkapena:

 Julio Soto           421
 Estitxu Arozena      397
 Oskar Estanga        392
 Xabier Terreros      390,5
 Ander Iturri         370,5
 Saioa Alkaiza        336

 Saioa emateaz gain, Julio Sotori elkarrizketa egingo dio Xabier Sukiak.

 Larunbatean beste hiru saio ere izango dira entzungai. Batetik, Andoainen ostiralean izandako jaialdiaren aukeraketa bat emango dute. Honako hauek kantatu zuten bertan:

 Aitor Mendiluze
 Sustrai Colina
 Anjel Mari Peñagarikano
 Aitor Sarriegi
 Iker Alustiza
 Beñat Gaztelumendi

 Bestetik, Usurbilgo saioa ere eskainiko dute. Bertan Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegik kantatu zuten.

 Azkenik, Baionan Amets Arzallusek egindako saioa ere botako dute.

 Bederatzikoan, berriz, Alazne Untxalok erantzungo dio puntuari.


 Igandeko programa Baionako saioak beteko du ia osorik. Sorgin-Ehiza gaitzat hartuta, otsailaren 15ean izan zen saioa. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Aitor Mendiluze
 Maialen Lujanbio
 Sustrai Colina
 Unai Iturriaga
 Aitor Sarriegi
 Andoni Egaña
 Amets Arzallus
 Jon Maia

 Bederatzikoan, berriz, Oihana Iguaranek erantzungo dio puntuari.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran