Eskolarteko Bertsolari txapelketa 2007-06-26
Maddalen Arzallus eta Amaia Iturriotz dira Euskal Herriko Eskolarteko txapeldun berriak, eta Kristiñe Txoperena eta Imanol Irazustabarrena txapeldunordeak. Lau sari nagusitik hiru emakumezkoen burura joan dira, eta Hendaiako bertso-eskolak agerian utzi du egindako lana. Euskal Herriko herrialde guztietako 26 bertsolari bildu ziren Altsasuko finalean,eta bertso-festa ederra eskaini zieten Burunba frontoian bildutakoei. Arratsaldean frontoia bete egin zen.
Goizeko 11:00etan hasi zen ekitaldia, umeen finalarekin. Zuberoatik hasi eta Trebiñurako bertsolariek erakutsi zuten erraz eta ondo dakitela bertsotan. Kontuan izatekoa da tartean 10-11 urteko umeak zeudela. Herrialde bakoitzeko bina bertsolari ziren eta sei pasa ziren azken fasera: Amaia Iturrioz eta Imanol Irazustabarrena Gipuzkoatik, Irati Majuelo eta Josu Sanjurjo Nafarroatik, Gillermo Vegas Arabatik eta Nerea Ibarzabal Bizkaitik. Ibarzabal, Irazustabarrena eta Iturriotz nabarmendu ziren eta baita maila ona eman ere. Irazustabarrenak ondo ez ezik, bertsoa azkarrena ere berak hasten zuen. Saio guztiko lana kontuan izanda, epaimahaiak Amaia Iturriotzi eman zion txapela eta Imanol Irazustabarrenari bigarren postua. Amaia Iturriozek Xabier Silveiraren eskutik jaso zuen Txapela besteak beste Urretxu-Zumarragako bertso-eskolari eskaini zion txapela, Gorka Azkarate irakaleari bereziki. Urretxu-Zumarragako bertso-eskoalan aspaldian oso lan ona egiten ari dira aurten bi talde atera dituzte. Horretaz gain, urtean zehar bertso-ekitaldi andana antolatzen dute.
Helduetan, azken fasean seitik bost emakumezkoak
Helduen saioak azpimarratzeko detaile asko utzi zituen. Hasteko, maila. Harrigarria izan zen 16-17 urteko bertsolariek zer ziurtasun, kantakera eder eta patxadarekin jardun zuten. Generoa.Azken fasean sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren, eta hau azken urteetatik datorren joera da: Maddalen Arzallus eta Kristiñe Txoperena hendaiarrak, Alazne Untxalo iturendarra, Jone Uria algortarra eta Miren Amuriza berriztarra. Bost horiekin batean Mattin Luku aritu zen. Fintasuna eta bide berriak. Gaien tratamenduen bide berriak bilatzeko ahaleginik ere ez zen falta izan. Ahalegin horretan Mattin Luku garaztarrak saiakera berezia egin zuen, eta oso bertso politak utzi zituen. Publikoaren partehartzea ere azpimarratzekoa izan zen. Helduen taldean ez zen Xuberotarrik, baina, Bixente Lukuk agurrean bota bezala, hurrengo urtean Xuberoa arratsaldez etorriko da. Maddalen Arzallusek entzuleei eskaini zien txapela.
Gipuzkoako Txapelketa - Eli Pagola Apezetxea 2024-09-24
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-09-19
Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria 2024-09-12
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-06
Asier Azpirozí jarritako gaia 2024-09-03