Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2010-02-27

Gaur jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Iruritan

Iñaki Aleman, Miel Mari Elosegi "Luze", Iñigo Ibarra, Julen Zelaieta, Iñigo Olaetxea eta Xabier Legarreta "Arano" ariko dira kantari, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Gaiak Fernando Anbustegik jarriko ditu.
 Joan zen asteburuan hasi ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Gaur bigarrena jokatuko da, Iruritako Gizarte bilgunean. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Iñaki Aleman
 Miel Mari Elosegi "Luze"
 Iñigo Ibarra
 Julen Zelaieta
 Iñigo Olaetxea
 Xabier Legarreta "Arano"

 Gaiak jartzen Fernando Anbustegi ariko da.

 Aurreko asteburuan Etxarri-Aranatzen izan zen lehenengo finalaurrekoa. Honela gelditu zen sailkapena:

 Julio Soto           421
 Estitxu Arozena      397
 Oskar Estanga        392
 Xabier Terreros      390,5
 Ander Iturri         370,5
 Saioa Alkaiza        336

 Datorren asteburuan izango da azkeneko finalaurrekoa, Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa han ere eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Lazkoz
 Aimar Karrika
 Jon Elizetxe
 Jon Barberena
 Oier Lakuntza
 Arkaitz Goikoetxea

 Gai-jartzen Alaitz Rekondo jardungo da.

 Finala MARTXOAREN 20an jokatuko da Lesakan. Pilotalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17etan.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena