Ane Labaka gelditu zen bigarren 2010-03-01

Jone Uriak irabazi du Abra sariketa

Beraien atzetik gelditu dira, Amaia Iturriotz, Saioa Alkaiza, Peio Ormazabal eta Ekaitz Samaniego.
 Larunbatean jokatu zen Abra sariketa, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Algortako Bertsolari Eskolak urtero bertsolari gazteei zuzenduta antolatzen duen sariketa da honakoa. Aurtengoan honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Peio Ormazabal
 Amaia Iturriotz
 Saioa Alkaiza
 Ekaitz Samaniego
 Ane Labaka
 Jone Uria

 Azkenean Jone Uriak jantzi zuen txapela, Ane Labakarekin buruz-burukoa jokatu ondoren.

 Miren Loizaga aritu zen gaiak jartzen. Epaile lanak, berriz, Martin Aramendi, Iñaki Aurrekoetxea, Eneko Bidegain eta Asier Ibaibarriagak bete zituzten.

 Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Zubertsotan.net web orrian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan