Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2010-03-01

Xabier Legarreta sailkatu da finalera, 404,5 punturekin

Iruritako saioan bere atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Julen Zelaieta (385,5 puntu), Iñaki Aleman (375 puntu), Iñigo Olaetxea (368 puntu), Miel Mari Elosegi "Luze" (359,5 puntu) eta Iñigo Ibarra (331 puntu).
 Joan zen larunbatean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Iruritan izan zen saioa, Gazte Bilgunean. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Xabier Legarreta "Arano"   404,5 puntu
 2.- Julen Zelaieta             385,5 puntu
 3.- Iñaki Aleman               375 puntu
 4.- Iñigo Olaetxea             368 puntu
 5.- Miel Mari Elosegi "Luze"   359,5 puntu
 6.- Iñigo Ibarra               331 puntu

 Fernando Anbustegik aurkeztu zuen saioa.

 Azkeneko finalaurrekoa igandean jokatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Lazkoz
 Aimar Karrika
 Jon Elizetxe
 Jon Barberena
 Oier Lakuntza
 Arkaitz Goikoetxea

 Alaitz Rekondo ariko da gai-jartzen.

 Behin saio hori jokatuta, erabakita egongo da zeintzuk jokatuko duten Nafarroako finala. Martxoaren 20an izango da, Lesakako Pilotalekuan, arratsaldeko 17etatik aurrera. Momentuz, honela dago sailkapena:

 1.- Julio Soto                  (421 puntu)
 2.- Xabier Legarreta "Arano"    (404,5 puntu)
 3.- Estitxu Arozena             (397 puntu)
 4.- Oskar Estanga               (392 puntu)
 5.- Xabier Terreros             (390,5 puntu)
 6.- Julen Zelaieta              (385,5 puntu)
 7.- Iñaki Aleman                (375 puntu)
 8.- Ander Fuentes "Itturri"     (370,5 puntu)
 9.- Iñigo Olaetxea              (368 puntu)
 10.- Miel Mari Elosegi "Luze"   (359,5 puntu)
 11.- Saioa Alkaiza              (336 puntu)
 12.-  Iñigo Ibarra              (331 puntu)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu