Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa 2010-03-02

Kakiturri-Ehari eta Lautadako taldeak nagusitu dira

Gasteizen 50 bat lagun elkartu ziren Aizkora tabernan. Zalduondoko Zeledon Txiki elkartean ere giro ona izan zen. Bat-bateko saioaz gain idatzizko sorta kolektiboak ere kantatu zituzten.
 Larunbatean Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketako bi kanporaketa jokatu ziren.

 Zalduondoko Zeledon Txiki elkartean honako hauek neurtu ziren:

 -Lautadako taldea: Jon Pinedo, Oier Suarez, Maialen Mateo, Bingen Sainz, Jon Unai Axpe eta Oihane Perea
 -Errioxako taldea: Orlando Arreitunandia, Edurne Azkarate eta Endika Sarabia

 Gaiak Jone Otxoak eta Beñat Oribek jarri zituzten. Azkenean Lautadako taldea nagusitu zen, Bat-bateko saioaz gain Bertso-sorta Kolektiboen txapelketa ere izan zen. Zalduondo eta Aguraingo bi talde neurtu ziren. Azkenean Aguraingo makarrak nagusitu ziren.

 Gasteizen, berriz, Aizkora tabernan, honako hauek neurtu ziren:

 -Aizkorak Zorroztu: Irati Anda, Ruben Sanchez, Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza
 -Kakiturri-Ehari: Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta

 Saioa Kandido Andak aurkeztu zuen. Hemen Kakiturri-Ehari taldea nagusitu zen. Bertso-sorta Kolektiboen sariketan, berriz, Bertso Gurasoak nagusitu ziren.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu