11etan izango da, zuzenean 2010-03-03

Bertsoa.com-ek Amets Arzallus elkarrizketatuko du gaur

Azkeneko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde gelditu ondoren, plazetan zer moduz sentitzen den kontatuko du. Galderak bidali nahi izanez gero idatzi hona: info@bertsoa.com.
 Badira aste batzuk Bertsoa.com zuzeneko elkarrizketak egiten hasi zenetik. Gaurkoan Amets Arzallus izango da elkarrizketatua. Gaztetatik nabarmendu zen bertsotan, Eskolartekoan lehenengo eta Nafarroako Txapelketan ondoren. 2005etik Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalista da, eta azkeneko txapelketan bigarren bukatu zuen.

 Kazetaritzan ere aski izen ezaguna da. Besteak beste, ARGIA astekarian egindako elkarrizketengatik eta Bolivia eta Palestinara egindako bidaiengatik. Aurten telebistarako jauzia ere eman du, "Ez dok Hamairu" taldeari buruzko "Zai Zoi Bele" dokumentala aurkeztu baitu.

 Galderarik egin nahi izanez gero idatzi helbide honetara: info@bertsoa.com.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan