BBK sariketa 2010-03-04

Busturialdea nagusi lehenengo kanporaketan

Nagore Beitia, Maria Gorriño, Jone Larrinaga, Ander Elortegi, Aitor Beitia eta Amaia Uribek 372 puntu lortu dituzte. Arratiaren izenean Malen Amenabar, Beñat Mendia, Irati Astondoa, Irati Bernaola, Joseba Bilbao eta Illart Gumuzio aritu dira eta 315 puntu bildu dituzte.
 Atzo abiatu zen BBK sariketaren 18. edizioa. Igorreko Kultur aretoan Arratia eta Busturialdea neurtu ziren, 150 ikusleren aurrean. Honela gelditu ziren puntuazioak:

 ARRATIA: 315 puntu
  18 urte arte: Malen Amenabar, Beñat Mendia eta Irati Astondoa: 161 puntu
  19 eta 24 urte bitarte: Irati Bernaola, Joseba Bilbao eta Illart Gumuzio: 154 puntu

 BUSTURIALDEA: 372 puntu
  18 urte arte: Nagore Beitia, Maria Gorriño eta Jone Larrinaga: 155 puntu
  19 eta 24 urte bitarte: Ander Elortegi, Aitor Beitia eta Amaia Uribe: 217 puntu

 Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe aritu ziren epaile lanetan. Gai-jartzen, berriz, Maite Berriozabal jardun zen.

 Gauzak honela, Busturialdea sailkatu da finalaurrekoetarako. Martxoaren 16an jokatuko du kanporaketa, Ipar Uribe, iazko irabazlearen aurka.

 Honako saio hauek jokatuko dira oraindik:

 MARTXOAREN 9a, ASTEARTEA
 Durangoko Institutuan, 12etan
  Durangaldea-Bilboaldea

 MARTXOAREN 10a, ASTEAZKENA
 Markinako Lea-Artibai ikastetxean, 11:30etan
  Lea Artibai-Enkarterri

FINALAURREKOAK:

 MARTXOAREN 16a, ASTEARTEA
 Derioko Txorierri Institutuan, goizeko 11:30etan
  Ipar Uribe-Busturialdea

 MARTXOAREN 17a, ASTEAZKENA
 Zallako Kultur Etxean, 10:30etan
  Martxoaren 9 eta 10eko irabazleak

 FINALA Martxoaren 26an egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan. 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran