Amets Arzallus 2010-03-04

"Egia esan niri oso oharkabean pasa zait BEC-en gertatua"

Azken bost urteotan plazan gehientsuena dabilen bertsolariak bideari ematen dio garrantzia, eta ez hainbeste edo bere neurrian soilik txapeldunorde izateari. Aurten, Iparraldeko txapela defenditzen ere ikusiko dugu. Bere bertsokeran irudiaren eta sentsibilitatearen munduan egin nahi du aurrera, besteak beste.Bertsolaritza du ofizio nagusi 26 urteko hendaiarrak.
Amets Arzallus izan dugu aste honetako elkarrizketatua Bertsoa.com-en, Mintzolako egoitzan. Azken bost urteotan plazan gehientsuena dabilen bertsolariak bideari ematen dio garrantzia, eta ez hainbeste edo bere neurrian soilik txapeldunorde izateari. Aurten, Iparraldeko txapela defenditzen ere ikusiko dugu. Bere bertsokeran irudiaren eta sentsibilitatearen munduan egin nahi du aurrera, besteak beste. Bertsolaritza du ofizio nagusi 26 urteko hendaiarrak.

Abenduko lanak, martxotik begiratuta
"Egia esan niri oso oharkabean pasa zait bai denbora eta bai han (BEC-en) gertatua" Amets Arzallusk hitzak dira finalaz eta finalaren ondorengo hilabeteotaz. Ondorioei baino, nahiago dio hara eraman duen bideari begiratu eta segi. Amets Arzallusek ere aitortzen du txapelketek balio dutela norbere bertso-bideak jauzi bat edo estutu bat emateko, eta sentitu du beretzat hori ere izan dela 2009ko txapelketa. Eta bat pasatzerako bestea. 2008 Iparraldeko txapeldun izan zen Amets Arzallus eta aurten ere han izango dela aurreratu dio Bertsoa.com.

Irudiak eta sentsibilitatea
Erreztasuna, bertsoa betetzeko gaitasuna, azkartasuna... horiek dira, besteak beste, bertsozale askok Ametsi buruz hitzetik hortzera darabilzkien ezaugarriak. Amets bera ere identifikatuta sentitzen da ezaugarri horiekin, eta berriak ari lantzen ari da. Aitortu du Maialenen estiloa oso gustoko duela, eta bera ere arrazoiketaz haratago iruditerian sakontzeko eta bilatzeko grinez dabilela: "Sentsibilitatea lantzen eta hori bertsotara ekartzen denbora asko behar da" baina baina pixkana bide hori egiten ari dela dio.

Plazaz-plazakoa lehentasuna
Bertsoa lantzeko eta plazaratzeko bide asko daude. Arzallusek berak ere ikuitu ditu bide horiek: Illimani, Biolin bat bertsotan, Bertso-jazza... eta konstziente da bide horiek oso aberasgarriak direla, beste ahalegin bat eskatzen dutelako, beste molde batzuetan lan egitea eta beste eremu batzuekin harremantzea dakartelako. Nolanahi ere, epe motzean edo aurtengo urteari begira behitzat Arzallusek plazaz plazako jardunean dauzka jarrita bere gogoa, burua eta ardura nagusia.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran