Kultur gunean 17:30etan 2010-03-04

"Galtzagorriei to... Iñaxito!" Atarrabian izango da gaur

Bertso Astea ospatzen ari dira egun hauetan. Gaztetxoei zuzendutako antzezlana da, Trikuharri taldeak egina. Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Gorka Tolosak hartzen dute parte bertan.
 Aurten Atarrabian ospatuko da Nafarroa Oinez. Horren aurretik, zenbait ekitaldi antolatu dituzte herrian. Aste honetan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa bertan jokatuko denez, Bertso Astea antolatu dute.

 Gaur "Galtzagorriei to... Iñaxito!" antzezlana izango da ikusgai. Gaztetxoei zuzendutako emanaldia da, bertsoak eta antzerkia uztartzen dituena. Trikuharri taldea (Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Gorka Tolosa) aritzen da bertan. Gai mitologikoak lantzen dituzte.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan