Sutegin iluntzeko 19etan 2010-03-04

"Piano bat bertsotan" izango da gaur Usurbilen

Jagoba Astiazaranek (pianoa), Ainhoa Ansak (gitarra eta ahotsa) eta Beñat Gaztelumendik (bertsotan) hartzen dute emanaldian parte. Kantuak eta bat-bateko bertsoak tartekatuko dituzte.
 Aurten 5 urte beteko dira Jagoba Astiazaran eta Ainhoa Ansa "Piano bat bertsotan" emanaldiarekin hasi zirenetik. Publikoak eskatutako kanta jotzen zuten biek, Jagobak pianoan eta Ainhoak gitarraz eta ahotsa jarriz.

 Iaz Beñat Gaztelumendi bertsolaria gehitu zitzaien emanaldian. Publikoak, era horretan, kanta eskatzeaz gain gai bat ere jartzen zuen Beñatek kanta zezan.

 Gaur Usurbilen izango dira, Sutegin, iluntzeko 19etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan