Gaztelumendi anaiak elkarrizketatuko dituzte 2010-03-04

Ibaeta, Legutio, Getxo, Irurita, Irun eta Izpurako bertsoak botako ditu Hitzetik Hortzerak

Zuri-Beltzekoan Nikolas Zendoia agertuko da, kartera-lapur bati kantari. Artxiboko grabazioan, berriz, 1981eko Bertsolari Egunean Joxe Agirrek erantzundako 4 puntu botako dituzte.
 Saio bat baino gehiago emango ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak.

 Alde batetik, astelehenean Donostiako Ibaeta auzoan egindako saiora joango dira. Goizean Beñat eta Unai Gaztelumendi Andoni Egañarekin batera jardun ziren kantuan, librean. Amaia Uribek Gaztelumendi anaiekin batera egingo du hauen etxetik ermitarainoko bidea.

 Legution ostiralean izan zen bertso-saioa. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantari:

 Onintza Enbeita
 Jexux Mari Irazu
 Aitor Mendiluze
 Manex Agirre

 Izpuran Hudaltzainak izan zen, Irulegi Irratiaren aldeko festan. Bob Marleyren doinua baliatuz Erramun Martikorenari kantatu zioten bertsolariek, "Erramun no cry" leloarekin.

 Iruritan Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Xabier Legarreta "Arano"   404,5 puntu
 2.- Julen Zelaieta             385,5 puntu
 3.- Iñaki Aleman               375 puntu
 4.- Iñigo Olaetxea             368 puntu
 5.- Miel Mari Elosegi "Luze"   359,5 puntu
 6.- Iñigo Ibarra               331 puntu

 Han ere izan ziren Hitzetik Hortzerako kamarak.

 Aste honetako programan bertsozaleek bidalitako bi bideo erakutsiko dituzte. Batean Abra sariketan Jone Uriak eta Ane Labakak egindako buruz burukoa ageri da. Bestean, berriz, Irunen Hazia Elkartean egindako bertso-afaria. Manu Goiogana, Amets Arzallus eta Jokin Urangak kantatu zuten bertan.

 Ohiko atalak ere izango dira aste honetan. Zuri-beltzekoan Nikolas Zendoiak kartera-lapur bati jarritako bertsoak botako dituzte. Artxiboko grabazioan, berriz, 1981eko Bertsolari Egunean Joxe Agirrek erantzundako 4 puntu emango dituzte.

 Astero bezala, bi egunetan izango da ikusgai programa. Gaur gaueko 22etan emango dute, ETB3n. ETB1en igandean izango da ikusgai, eguerdiko 15etatik aurrera. Aste honetan ere ohikoa baino programa laburragoa emango dute igandean, orduerdikoa.

 Bestalde, interneten ere ikusi daiteke programa, hemen klik eginda.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri