Erniarraitz sariketa 2010-03-05

Gaur jokatuko da azkeneko kanporaketa

Errezilgo Borondegin izango da, gaueko 22etan. Silvia Etxaniz, Nekane Zinkunegi, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Julen Agirre eta Aritz Garin ariko dira kantari.
 Gaur jokatuko da Erniarraitz sariketaren azkeneko kanporaketa, Errezilgo Borondegin, gaueko 22etan hasita. Honako bertsolari hauek ariko dira kantari:

 Silvia Etxaniz
 Nekane Zinkunegi
 Unai Gaztelumendi
 Asier Azpiroz
 Julen Agirre
 Aritz Garin

 Haritz Etxeberria "Ministro" ariko da gaiak jartzen.

 Gaur jakingo da ze 6 finalista izango dituen sariketak. Aurretik beste bi finalaurreko jokatu dira, eta Alaia Martin eta Maialen Velarde nagusitu dira horietan. Gainerako bertsolariek puntuazioen zain egon beharko dute.

 Finala martxoaren 12an jokatuko da Azpeitiako Gaztetxean, gaueko 22etan hasita.

 Erniarraitz sariketak bosgarren edizioa du aurtengoa. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen sariketa da hau, bertsolari gazteei zuzendua. Orain dela bi urte Aitor Urbieta izan zen nagusi.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza