Nafarroako Txapelketa 2010-03-07

Gaur jokatuko da azkeneko finalaurrekoa Atarrabian

Bertsolariak: Arkaitz Goikoetxea, Jon Barberena, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika eta Oier Lakuntza. Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian, 17:30etan. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.
Gaur Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da. Azken finalaurreko hau Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolarekin elkarlanean antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Nafarroa Oinez 2010eko egitarauaren barruan.
Orain arteko hitzorduetan bezala, arratsaldeko 17,30ean hasita, sei bertsolari izango dira oholtza gainean martxoaren 20an Lesakako pilotalekuan jokatuko den finaleko txartela eskuratu asmoz.
Etxarri Aranatz eta Iruritako finalaurrekoetan Julio Sotok eta Xabier Legarretak, hurrenez hurren, lortu zuten finalerako pase zuzena. Gainontzeko bertsolariek, berriz, Atarrabiako saioko sailkapenaren zain egon beharko dute finalerako sailkatzea lortzen duten edo ez jakiteko.
Saio erabakigarri honetan ondorengo seikotea ariko da kantari: Arkaitz Goikoetxea; eskarmentu eta ibilbide luzeko bertsolaria, lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu duena eta Aizarotzeko azken-laurdenean lehen sailkatua. Jon Barberena eta Jon Elizetxe baztandarrak; biak ere azken urteotako Txapelketetan ohiko bertsolariak. Barberena ohiko finalista da eta Elizetxe, iaz finalean sartzeko atarian egondakoa eta 2009ko Xalto sariketako txapelduna. Eneko Lazkoz etxarriarra; urte gutxitan bertso maila asko garatu duen bertsolaria eta Jon Elizetxerekin batera, iaz finalean sartzeko puntuan gelditu zena. Aimar Karrika auriztar bertsolari gaztea eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan bertsolaritza irakaslea eta Oier Lakuntza, Paz de Ziganda ikastolako ikasle ohia, azken urteotan ere bertsoa asko landu duen gaztea.
Sarrerak, kiroldegiko leihatilan salgai izanen dira arratsaldeko 16,00etatik aurrera, baita finalerako sarrerak ere.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran