Arabako Kuadrilla arteko txapelketa 2010-03-05

Aiaraldeko Altubepekoak eta Lautadako Sorginetxe neurtuko dira gaur

ALE ligaren barruko saioa izango da. Lezaman ariko dira, Txokoan, iluntzeko 20:30etan. Lautadako Sorginetxek irabazi egin zuen lehenengo jardunaldian.
 Aurrera doa Arabako Kuadrilla arteko Txapelketa. Badira bi aste ligako saioak jokatzen hasi zirenetik. Gaur ALE (Aiara-Lautada-Errioxako liga) Ligako saio bat jokatuko da Lezamako Txokoan, iluntzeko 20:30etan hasita. Aiarako Altubepekoak eta Lautadako Sorginetxe neurtuko dira bertan. ALE Ligan lehenengo postuan dago Sorginetxe, orain dela bi aste bere kanporaketa irabazi ondoren.

 Bihar Elosun Elosuko Iturrigorri eta Aramaio ariko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan