Martxoan Bertsoa 2010-03-06

Gaur hirugarren kanporaketa izango da

Igartubeiti baserrian "Motxorro", "Edurnezuri eta bi ipotxak" eta "Oilarrak" neurtuko dira, arratsaldeko 19etatik aurrera. Zumarragatik autobus bat aterako da 18:30etan. Ondoren barrikotea egingo dute.
 Asteburu honetan saio bat baino gehiago izango dira Martxoan Bertsoa zikloaren barruan. Atzo bezala, gaur ere herriko taldekako bertsolari txapelketako kanporaketa jokatuko da.Hirugarren kanporaketa Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan izango da. Saioa iluntzeko 19etan hasiko bada ere, ospakizunak ez dira hor bukatuko, ondoren barrikotea egingo baitute. Zumarragatik autobus zerbitzua jarriko dute. Arratsaldeko 18:30etan aterako da autobusa, Zumarragako parrokiatik. Bihar Itziar Etxezarretak jarriko ditu gaiak. Bertsotan, berriz, hiru talde hauek ariko dira:

 "Motxorro": Jokin Murua, Oier Oiarbide eta Asier Iriondo
 "Edurnezuri eta bi ipotxak": Edurne Plazaola, Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu
 "Oilarrak": Igor Juantorena, Asier Sasieta eta Gorka Azkarate

 Oraingoz, kanporaketa bakarra jokatuta, horrela dago sailkapena:

 1.- "Potato" (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta):                188,5 puntu
 2.- "Non dago Eli" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Asier Auzmendi):                     178,85 puntu
 3.- "Haundi-maundi jaleak" (Jorge "Pitu" Andueza, Ander Gabirondo "Kaxero" eta Andoni Jaka):  167,6 puntu

 Informazio gehiago nahi izanez gero sartu Zubertsotan.net web orrian. 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri