Erniarraitz sariketa 2010-03-06

Unai Gaztelumendik irabazi du azkeneko kanporaketa

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Nekane Zinkunegi, Asier Azpiroz, Oihana Iguaran, Silvia Etxaniz eta Julen Agirre.
 Atzo jokatu zen Erniarraitz Sariketako azkeneko kanporaketa, Errezilgo Borondegin. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Unai Gaztelumendi  213 puntu
 2.- Nekane Zinkunegi   212,5 puntu
 3.- Asier Azpiroz      209 puntu
 4.- Oihana Iguaran     193 puntu
 5.- Silvia Etxaniz     186,5 puntu
 6.- Julen Agirre       184 puntu

 Haritz Etxeberria "Ministro" aritu zen gaiak jartzen.

 Gauzak horrela, honako bertsolari hauek jokatuko dute finala:

 Alaia Martin
 Maialen Velarde
 Unai Gaztelumendi
 Beñat Iguaran
 Nekane Zinkunegi
 Asier Azpiroz

 Azkeneko saioa Azpeitian izango da datorren ostiralean, Gaztetxean, gaueko 22etatik aurrera. Gaiak Jokin Urangak jarriko ditu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan