Azkoitiko ikastolak antolatuta 2010-03-08

Martxan dago Xabier Muniber Bertsopaper lehiaketa

Aurtengoa 19. edizioa izango da. Bi kategoria bereizi dituzte DBH 1 eta 2 mailak eta DBH 3 eta 4 mailak. Lanak maiatzaren 7rako bidali beharko dira.
 Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak 19. urtez antolatu du Xabier Munibe Bertsopaper lehiaketa. Bertso-jartzaile gazteei zuzendutako sariketa da honako hau. Bi kategoria bereizi ditzte:

 -DBH 1 eta 2 mailak
 -DBH 3 eta 4 mailak

 Guztiek baldintza berdinak bete beharko dituzte. Gehienez sei eta gutxienez lau bertso idatzi beharko dituzte, gai eta neurri librean. Bertsoek aurretik inon aurkeztu gabeak beharko dute izan. Azkenik, parte-hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidali ahal izango ditu gehienez.

 Lanak MAIATZAREN 7a baino lehen bidali beharko dira. Horretarako bi aukera daude. Posta arruntez bidali nahi izanez gero, bi sobre bete beharko dira. Lehenengoan sorta egongo da, ezizenez sinatua. Sobre horren barruan beste azal bat sartu beharko da, ezizenez sinatua. Barruan agertu beharko dira egilearen datuak. Lanaren hiru kopia bidali beharko dira, gainera, honako helbide honetara:
 
 AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE
 XIX BERTSOPAPER LEHIAKETA
 ESTRADA AUZOA, 115-75. POSTAKUTXATILA
 20720 AZKOITIA
 GIPUZKOA

 Nahi izanez gero e-mail bidez ere bidali daitezke lanak. Word formatuko bi dokumentu bidali beharko dira. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertuko dira beta bigarrenean egilearen datuak. Honako hau da helbidea: xabiermunibebertsoak@gmail.com

 Sariak, baldintzak bezala, berdinak izango dira bi mailetan. Lehenengoak  euro eta ikastolaren oroigarria lortuko ditu; bigarrenak 100 euro eta oroigarria; hirugarrenak 75 euro eta oroigarria eta laugarrenak 50 euro eta oroigarria. Azkoitiarrik onenak ere saria izango du: 100 euro eta oroigarria.

 Sari banaketa MAIATZAREN 27an izango da, arratsaldeko 15etan, Baztartxo aretoan gingo den bertso-jaialdian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu