Arabako Koadrilla Arteko Bertso Txapelketa 2010-03-15

"Kakiturri-Ehari" eta "Izarrako Bertso-eskola" nagusitu dira

"Kakiturri-Ehari" eta "Izarrako Bertso-eskola" nagusitu dira
Bertso Sorta Kolektiboen sariketan "Gasteizko Aldapazaleak" eta Amurrioko taldeak irabazi dute kanporaketa. Jende dezente bildu da bi kanporaketetan.
 Arabako Koadrilla Arteko Bertso Txapelketan bi kanporaketa jokatu dira asteburuan.

 Ostiralean Izarrako frontoian izan zen saioa, Zuia-Gorbeialdeko ligan. Kanporaketa jokatzerako Aramaioko taldea sailkatuta zegoen. Izarran "Izarrako Bertso-Eskola" eta "Elosuko Iturrigorri" neurtu ziren. Izarraren izenean Zigor Enbeita, Alberto Martinez "Betto" eta Unai Gomez jardun ziren kantuan. Elosuko Iturrigorritik, berriz, Estitxu Saratxo, Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal eta Elyem Chej. Lehenengoak nagusitu ziren.

 Bertso Sorta Kolektiboen alorrean, berriz, bi talde aritu ziren: Amurriokoa eta Pandoraren kutxa. Amurriokoak izan ziren nagusi.

 Larunbatean Gasteizko Ehari auzoan izan zen saioa, Kakiturri elkarte gastronomikoan. "Kakiturri-Ehari" eta "Muñoko katuak" aritu ziren kantuan. Kakiturriren izenean Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Gaizka Urtaranek kantatu zuten. "Muñoko katuen" izenean Amaia Lasaga, Ekaitz Samaniego, Uxue Ruiz de Arkaute, Maialen Saez de Ocariz, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabalek kantatu zuten. Lehenengoak nagusitu ziren.

 Bertso-sorta kolektiboen lehiaketan "Trebiñuko Gutxisolo" eta "Gasteizko Aldapazaleak" aritu ziren, eta azken hauek irabazi zuten.

 Gauza honela, Gasteizko Ligatik Kakiturri-Ehari sailkatua dago hurrengo faserako, saio baten faltan. Honela dago sailkapena hiru ligetan:

 AIARA-LAUTADA-ERRIOXAKO LIGA:
 1.- Aiaraldeko Altubepekoak   1
 2.- Lautadako Sorgiñetxe      1
 3.- Errioxa                   0

 GASTEIZKO LIGA:
 1.- Kakiturri-Ehari           2
 2.- Muñoko Katuak             0
 3.- Aizkorak Zorroztu         0

 ZUIA-GORBEIALDEKO LIGA:
 1.- Aramaio                   2
 2.- Izarrako Bertso-Eskola    1
 3.- Elosuko Iturrigorri       0

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu