Nafarroako Bertsolari Txapelketaz ere ariko dira 2010-03-18

Erniarraitzeko finala eta Eibarko saioa emango ditu Hitzetik Hortzerak

Ohiko ataletan, lehiaketako lehenengo bertsoak erakutsiko dituzte. Jasotakoen artean Itziarko Gazte Eguneko bertsoak emango dituzte. Zuri-beltzekoan 1973an Mattinek Gabirin kantatutako bertsoa botako dute.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai. Aste honetan ere ostegunean 22etan emango dute ETB3n. ETB1en igandean izango da, arratsaldeko 15etan. Eta internetez ere ikusi ahal izango da.
 
 Aste honetako programak bi saio izango ditu ardatz. Alde batetik, joan zen ostiralean Azpeitin izan zen Erniarraitz sariketako finalaz ariko dira. Alaia Martinek jantzi zuen txapela, Unai Gaztelumendi gaindituta. Bertsorik onenaren saria Asier Azpirozek eskuratu zuen.

 Eibarren, berriz, bertso-bazkaria egin zen Arrate Kultur Elkartean. Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso aritu ziren bertsotan eta saioko bertsorik onenak eskainiko ditu programak.

 Bestalde, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala larunbat honetan jokatuko denez, tarte bat ere eskainiko zaio txapelketari. Julen Zelaieta, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Estitxu Arozena eta Julio Soto ariko dira bertan, eta hurbiltzeko gonbidapena egingo dute.

 Ohiko ataletan bada nobedaderik. Izan ere, lehiaketan aste honetan emango dituzte lehenengo bertsoak. Gogoratu irabazleak Berlfasteko Bertso-Dinner-era joateko aukera izango duela. Gainera, jasotako saio bat ere emango dute: bertsozale batek ITziarko Gazte Egunetan emandako saioa, alegia. zuri-beltzekoan, ostera, "1973an Gabirin Mattinek kukurruku egin zuenekoa. Bertso bitxiak Ahetzeko artistarenak, eta gai jartzailea ere bitxia: Iñaki Murua aritu bait zen lan horretan artean 17 urte baino ez zituela. Egun hartako detaileak kontatu ditu Bertsozale Elkarteko lehendakariak."

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran